Tía Mercedesek akuarela-zorro bat oparitu eta teknika horrekin hasi nintzen zirriborroak egiten.
Aitak, zaletasun horrek grabatuaren ofiziotik urrunduko ninduen beldurrez, zera esaten zidan: “Ez eik denporarik galdu horrekin koloriokin…”, baina, azkenean, nire lanak ikusita etsi eta baietza eman zidan.