Jose Kareaga | Jose Kareaga | Biografía
Jose Kareaga. Artista Eibarres (1930 - 2008). Hijo y nieto de grabadores, se desenvolvió en diversas áreas artísticas, desde el grabado, al dibujo, el modelado, hasta que finalmente encontró su pasión; la pintura al óleo. Su obra se centra en los paisajes tan característicos de Euskadi, donde capta los difíciles grises y verdes de sus tierras y cielos, los hayales y la arquitectura popular de sus viejos caserios.
1482
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-1482,ajax_fade,page_not_loaded,,select-child-theme-ver-1.0.0,select-theme-ver-4.2,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.4,vc_responsive
Jose Kareaga. Grabado

GRABATUA,

NIRE HASTAPENAK

 

Maria Angela (Errebal) kalean jaio nintzen, 1930eko martxoaren 9an. Nire etxea oso gertu zegoen Ignacio Zuloaga margolari eibartar handia jaio zen etxetik. Grabatzaileen seme eta biloba. Grabatzailea nuen aita eta baita aitona ere.

 

11 urterekin, dibujo eskolan sartu nintzen. Eibarko Gregorio Muguerza irakasleak eta Jacinto Olave margolari bikainak zuzentzen zuten eskola.

 

13 urterekin, lehen urratsak eman nituen modelatugintzan eta grabatugintzan, gure aita Mateo Kareagaren grabatu-tailerrean.
Bera izan zen nire benetako maisua.

 

 

16 urterekin, Armeria Eskolan sartu nintzen eta algebra, marrazketa industriala eta bestelako edukiak landu nituen hiru urtez.

 

17 urterekin, Donostian, probintziako lehen saria lortu nuen argizarizko modelatuan eta igeltsuzko molde-lanetan.

 

18 urterekin, Madrilen, estatuko Ohorezko Aipua eman zidaten teknika berberean.

 

Grabatugintzan, aipatu nahiko nituzke medailagintzan, trokelgintzan, ohorezko plaketan, bitxigintzan… egin nituen lanak.

 

1994an, Gipuzkoako Ganberak Diploma bat eman zidan grabatugintzan izandako ibilbideagatik, bizi osoan egin nuen lana eskertzeko.

Jose Kareaga. Pintura, Inicios

PINTURAREKIKO ZALETASUN GOIZTIARRA

 

Mundura arteak liluratuta heldu nintzela uste dut; naturak sorginduta. Mutikoa nintzela hasi nintzen mirari horien xarma dastatzen. Nire aitaren aldeko Kaietano Kareagak aitajaunak ere jakin zuen elementu zoragarri horiek bere bizitzan txertatzen. Oroitzen naiz, 6 urte eskas neuzkala, zer-nolako zirrara eragin zidan Bay-Salak, gerora hain artista handia izatera iritsiko zen kaleko pintore hark. Bilboko Areatzan margotzen eta saltzen zuen. Hara iritsi nintzen ni familiarekin batera, beste gipuzkoar asko bezala. Gerra sasoia zen.

 

Umetatik, naturaren ikuskizunaz gozatzen nuen; bertan aurkitzen nuen edertasuna koadernora eramaten saiatzen nintzen; arkatzarekin hartzen nituen oharrak. Tía Mercedesek akuarela-zorro bat oparitu eta teknika horrekin hasi nintzen zirriborroak egiten.

 

Aitak, zaletasun horrek grabatuaren ofiziotik urrunduko ninduen beldurrez, zera esaten zidan: “Ez eik denporarik galdu horrekin koloriokin…”, baina, azkenean, nire lanak ikusita etsi eta baietza eman zidan.

Asociación artística de Eibar. Jose Kareaga

HASIERAK MARGOGINTZAN. NIRE BOKAZIOA

 

19 urterekin, Miguel Marañón pintorearen akademiara joaten nintzen Bilbora, neure lana hobetzera. Han ikasi nuen ikatz-marrazkia. Hurrengo urteetan, asmo bakarra nuen. Nire bokazioa, dudarik gabe, pintura zen.

 

Eibarko margolari gazteekin jarri nintzen harremanetan: Paulino Larrañaga, Ignacio Iraegui, Dunixi Murua… Lan-erremintak hartuta, elkarrekin hasi ginen aldian behin mendialdera irteten. Durango aldea zen gure parajerik gustukoena. Aire librean pintatzeko inpresionisten tradizioari jarraitzen nion; koadroa in situ hasten nuen eta, gero, estudioan lantzen nuen berriro lehen inpresio hura. Nire erreferenteak, besteak beste, Mir. Sisley edo Vázquez Díaz ziren.

 

Aire libreko pintura lehiaketetan hasi nintzen parte hartzen, Gipuzkoan eta Bizkaian. 1961ean, 31 urterekin, hirugarren saria lortu nuen Gipuzkoako Artista Hasiberrien lehiaketan. Handik aurrera eta 1973 urtera arte, 17 sari irabazi nituen honako lehiaketetan.

Jose Kareaga. Pintura

MARGO ERAKUSKETAK

 

Hamarkada horretan, nire estiloa inpresionismoaren eta expresionismoaren artean zebilen, formak modelatzen modu ordenatuan; pintzelkadak asmo eraikitzaile garbia dauka eta kubistak gogorarazten ditu, segurutik modelatuan neukan formazioak eraginda.

 

Pintzelkada segurua da, indartsua, paleta inpresionista batez lagundua. Kolorea bera da bolumenaren kontzepzioa azpimarratzen duena. Edukia paisaia da; bereziki, Euskal Herriko paisaia. Saiatzen naiz bertako zeru-lurretako gris eta berdeak antzematen eta margotzen; bertako pagadiak pintatzen; bertako baserri zaharren herri-arkitektura koadroetara eramaten.

 

400 olio-pintura baino gehiago margotu ditut nire bizitzan zehar eta banakako zein taldeko erakusketetan egon dira ikusgai.

 

GEHIAGO

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar