GRABATUA,
NIRE HASTAPENAK
Maria Angela (Errebal) kalean jaio nintzen, 1930eko martxoaren 9an. Nire etxea oso gertu zegoen Ignacio Zuloaga margolari eibartar handia jaio zen etxetik. Grabatzaileen seme eta biloba. Grabatzailea nuen aita eta baita aitona ere.
11 urterekin, dibujo eskolan sartu nintzen. Eibarko Gregorio Muguerza irakasleak eta Jacinto Olave margolari bikainak zuzentzen zuten eskola.
13 urterekin, lehen urratsak eman nituen modelatugintzan eta grabatugintzan, gure aita Mateo Kareagaren grabatu-tailerrean.
Bera izan zen nire benetako maisua.
16 urterekin, Armeria Eskolan sartu nintzen eta algebra, marrazketa industriala eta bestelako edukiak landu nituen hiru urtez.
17 urterekin, Donostian, probintziako lehen saria lortu nuen argizarizko modelatuan eta igeltsuzko molde-lanetan.
18 urterekin, Madrilen, estatuko Ohorezko Aipua eman zidaten teknika berberean.
Grabatugintzan, aipatu nahiko nituzke medailagintzan, trokelgintzan, ohorezko plaketan, bitxigintzan… egin nituen lanak.
1994an, Gipuzkoako Ganberak Diploma bat eman zidan grabatugintzan izandako ibilbideagatik, bizi osoan egin nuen lana eskertzeko.